Joxi Lopetegi eta Oier Maiza dira Gipuzkoako Xare Txapelketako txapeldun berriak

Ataria 2022ko martxoaren 19a

Behar Zana Pilota Elkarteko xarelariek Gipuzkoako Xare Txapelketa irabazi dute; Ametsa 2 taldeko Iturbe aita-semeen aurka jokatu zuten finala, atzo, Irurako trinketean.

Munduko bi xarelari erreferente izan diren Iñax Iturbe eta Joxi Lopetegi nor baino nor ikusteko aukera izan zen, atzo, Irurako Amets trinketean. Munduko txapeldun izandako bi xarelariek elkarren aurka jokatu zuten Gipuzkoako Xare Txapelketako finala. Oier Maiza gaztearekin jokatu zuen Lopetegik; Iturbek, berriz, Oier semearekin. Azkenean, Lopetegi eta Maiza nagusitu ziren. Beheko bideoan ikus dezakezue finaleko azken tantoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!