Lautik txapela bakarra lortu dute

Ataria 2022ko martxoaren 8a

Asteburuan jokatu dituzte eskuz binakako trinketeko Gipuzkoako Txapelketako lau final Iruran. Lauretan ordezkariak zituen Behar Zanak, baina final bakarra irabazi ahal izan dute.

Irabazitakoa, nagusien 1. mailan izan da, eta Eneko Maizek eta Jon Urbieta jantzi dituzte txapelak. Urbietak Arkaitz Esnaola ordezkatu du finalean, horrek aurreko astean Akilesen zaina apurtu ostean. Linares eta Gurutzealde Mundarroko bikoteari 40-34 irabazi zioten.

Nagusien bigarren mailan, Usurbilgo Huizi eta Urruzola izan ziren nagusi, 40-28, Koldo Jauregi eta Iker Aburuza Behar Zanako bikotearen aurka. Koldo Jauregik Iñaki Lizaso ordezkatu zuen finalean, horrek gaixorik ezin izan baitu finala jokatu. Lizaso eta Aburuzak beste aukera bat izango dute 1. mailara igotzeko, promozioko partida jokatuko baitute Cisneros-Labaka Hernanikoen aurka.

Bestalde, kadete mailan, Xabat Arruti eta Urko Otaegik 40-31 galdu zuten Iturbe-Legarretaren aurka. Jubeniletan, Eñaut eta Oier Aranburu anaiek ez zuten beraien eguna izan eta 40-20ko emaitzaz galdu zuten Manterola-Jararen aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!