Udaleku irekietan begirale izateko deialdia zabaldu dute

Ataria 2022ko martxoaren 8a

Martxoaren 21etik apirilaren 8ra bitartean eman beharko dute izena.

Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak udaleku irekiak antolatu ditu ekainaren 27tik uztailaren 22ra, Aduna, Larraul eta Alkizako umeentzat. Udaleku horietan begirale lanak egiteko deialdia zabalik izango da martxoaren 21etik apirilaren 8ra.

Begirale izateko 18 urte beteta izatea, DBH titulua izatea, euskara ulertu eta ongi hitz egitea, elkarrizketa eta talde dinamika gainditzea eta curriculuma eta agiriak aurkeztea eskatuko dute. Bide batez, aisialdiko zuzendari titulua, begirale titulua, ikasketak, EGA eta lan esperientzia baloratuko dituzte.

Curriculumak aterpeak@urtxintxa.eus helbidera bidali beharko dira Aiztondoko udalekuak jarri beharko da izenpean. Curriculumeko datuak egiaztatzeko agiriak ere bidali beharko dira. Begiraleen elkarrizketa apirilaren 29an egingo da Adunan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!