Mozorro Festak baditu irabazleak

Ataria 2022ko martxoaren 8a

Sari nagusia eskuratu duen argazkia.

Arantxa Gibelalde eta Oier Urkola izan dira inauterietako argazki lehiaketako irabazleak; erantzun ona izan du ekimenak.

TOLOSALDEKO ATARIAK inauterietan abian jarritako Mozorro Festak baditu irabazleak. Arantxa Gibelalderen Eceizabus argazkia izan da zozketan garailea, eta ondorioz, sari nagusia eskuratu du, Tolosako Isastegi Sagardotegian lau lagunentzat otordua. Atarikideen artean eginiko zozketan, berriz, Oier Urkolak irabazi du, Giro ederra! argazkiarekin. Kasu honetan, Amasa-Villabonako Panttako produktuez osaturiko saskia lortu du.

Lehiaketak harrera ona izan du, eta ATARIAK parte hartzaile guztiak eskertu nahi ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!