Azken eguna, mozorro lehiaketan parte hartzeko

Ataria 2022ko martxoaren 6a

Flamenko mozorroarekin parte hartu du lehiaketan.

ATARIAren mozorro lehiaketa fase erabakigarrienean sartzear da. Gaur gaueko 23:59ak arte bidali ahal izango dira argazkiak.

 

Igaro dira inauteriak eta, hain jsutu, egunotan ateratako argazkiek lagunduko dute inauterietan bizitako uneak ahanzturan gera ez daitezen. Hori soilik ez. Argazki horiek ATARIAK antolatutako Mozorro Festan parte hartzeko aukera ere emango baitu. Mozorroekin ateratako argazkiekin parte hartu ahal dute Tolosaldeko herritarrek, eta sari politak eskuratzeko aukera izango dute.

Inauterietan mozorrotutako argazkia edo argazkiak aukeratu eta Ataria.eus-en Mozorro Lehiaketaren atalean modu errazean igo ahal dira. Gaur izango da parte hartzeko azken aukera.

Behin parte hartzeko epea bukatuta, bi zozketa egingo dira. Batetik, parte hartzaile guztien artean egingo da, eta irabazle suertatzen denak lau pertsonarentzat otordua lortuko du Tolosako Isastegi Sagardotegian. Bestetik, Atarikide diren parte hartzaileen artean egingo da zozketa, eta irabazleak Amasa-Villabonako Panttako produktuez osaturiko saskia jasoko du. Beraz, ez galdu aukera, eta parte hartu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!