Behar Zana elkartekoak, trinketeko Gipuzkoako Txapelketako asteburuko lau finaletan

Ataria 2022ko martxoaren 4a

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak jokatuko dituzte, asteburuan, Irurako Ametsa trinketan.

Bihar, larunbata, 18:30ean hasita, bi final jokatuko dira. Lehenengoan, eskuz binaka kadete mailan,
Behar Zana 2 (Asier Aranburu-Urko Otaegi) eta Hernani (Xuban Iturbe-Oihan Legarreta) ariko dira lehian. Bigarrengoan, eskuz binaka jubenilen mailan, Hernani (Jon Jara-Unax Manterola) eta Behar Zana (Eñaut Aranburu-Oier Aranburu) eriko dira nor baino nor.

Etzi, igandean, 11:00etan hasita jokatuko dira beste bi final. Eskuz binaka, nagusiak 1. mailan, Behar Zana (Eneko Maiz-Arkaitz Esnaola) eta Mundarro (John Linares-Oier Gurutzealde) artekoa izango da. Eskuz binaka, nagusien 2. mailako finala jokatuko da bigarren partidan, Pagazpe (Enrike Huizi-Julen Urruzola) eta Behar Zana 1 (Iñaki Lizaso-Iker Aburuza) artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!