Parte hartu Mozorro Festan eta sariak lortu!

Ataria 2022ko martxoaren 2a

KKtua mozorroarekin parte hartu du lehiaketan.

Igandera bitarte izango da ‘Ataria’-k antolatutako Mozorro Festan parte hartzeko aukera; sari ederrak lortu ahalko dira

Igaro dira inauteriak. Aspaldiko ezohiko eta berezienak izan dira, eta oroimenerako geratuko dira. Hain justu, egunotan ateratako argazkiek lagunduko dute inauterietan bizitako uneak ahanzturan gera ez daitezen. Hori soilik ez. Argazki horiek ATARIAK antolatutako Mozorro Festan parte hartzeko aukera ere emango baitu. Mozorroekin ateratako argazkiekin parte hartu ahal dute Tolosaldeko herritarrek, eta sari politak eskuratzeko aukera izango dute.

Inauterietan mozorrotutako argazkia edo argazkiak aukeratu eta Ataria.eus-en Mozorro Lehiaketaren atalean modu errazean igo ahal dira. Igandera bitarte izango da parte hartzeko aukera.

Behin parte hartzeko epea bukatuta, bi zozketa egingo dira. Batetik, parte hartzaile guztien artean egingo da, eta irabazle suertatzen denak lau pertsonarentzat otordua lortuko du Tolosako Isastegi Sagardotegian. Bestetik, Atarikide diren parte hartzaileen artean egingo da zozketa, eta irabazleak Amasa-Villabonako Panttako produktuez osaturiko saskia jasoko du. Beraz, ez galdu aukera, eta parte hartu!

PARTE HARTZEKO

  • Nola parte hartu? Egilearen izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila idatzita eta Atarikideek harpidedun zenbakia jarrita igo ditzakete argazkiak, Ataria.eus-eko Mozorro lehiaketa atalean, igandera arte.
  • Argazkiak. Tolosaldeko herritarrek Tolosako inauterietan eginak izan behar dute.
  • Sariak. Zozketa nagusian lau pertsonarentzat otordua Tolosako Isastegi Sagardotegian eta Atarikideen zozketan Amasa-Villabonako Panttako produktuen saskia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!