Lurraldebusek zerbitzu berezia eskainiko du

Ataria 2022ko otsailaren 23a

Astelenitan, hilak 28, herriz herriko BU47G Tolosa> Donostia lineak larunbatetako ohiko ordutegia izango du.

Lurraldebusek Astelenitan, hilak 28, gaueko zerbitzua eskainiko du, eta herriz herriko BU47G Tolosa> Donostia (Herriz-Herri) lineak larunbatetako ohiko ordutegia izango du. Autobusen irteera Tolosako Kondeaneko Aldapatik izango da. Era berean, larunbatean, hilak 26, BU47G lineak ohiko gaueko zerbitzua eskainiko du. Ordutegi horiei edo Lurraldebusen zerbitzuarekin lotutako edozein gairi buruzko edozein kontsulta egiteko, 900 300 340 telefono zenbakira deitzeko edo Lurraldebus.eus webgunera jotzeko eskatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!