Aratz Luisak jantzi du txapela

Ataria 2022ko otsailaren 23a

Larunbateko finaletan jokatu zuten lau pilotariak, sari banaketan. GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOA

Behar Zanako palistak Tolosako Mikel Goitiari irabazi dio Gipuzkoako Txapelketako finala.

Larunbatean jokatu ziren Tolosako Beotibar frontoian Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak; hain zuzen ere, buruz buru 7aren barruan. Nagusien lehen mailan eskualdeko bi pilotari aritu ziren elkarren aurka, eta Behar Zana elkarteko Aratz Luisak 22-25 irabazi zion Tolosa elkarteko Mikel Goitiari.

Nagusien bigarren mailako partida ere jokatu zen larunbatean, Orio elkarteko bi pilotarien artean. Aritz Lertxundik 22-25 irabazi zion Iban Aldalurri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!