Aurtengoan Aiztondo Pilota Topaketa burutuko da

Ataria 2022ko otsailaren 10a

2019an egin zen XXII. Aiztondo Pilota Topaketako finalen sari banaketa.

Iaz hasi eta amaitu ezin izan zen Aiztondo Pilota Topaketa, aurtengoan hasi eta bukatzeko helburuarekin antolatu dutela azaldu dute sei herritako pilota eskolek. XXIII. edizioa izango da aurtengoa eta asteburu honetan hasiko da.

Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu, Larraul eta Zizurkilgo udalek babestutako eta bertako pilota klubek eta eragileek antolatutako topaketa izango da. Hala, Adunako Txulobiko, Villabonako Behar Zanako, Alkizako Pilota Eskolako, Zizurkilgo Ziotzako, Asteasuko Atzaparreko eta Larraulgo Pilota Eskolako pilotariek jokatuko dute beraien herriak ordezkatuz.
 
Aurrebenjamin mailatik hasi eta infantil maila bitarteko pilotariek parte hartuko dute eskuz eta palaz. Guztira 116 parte hartzaile izango dira. Partidak ikustera joan nahi dutenek egun eta ordu hauetan ikusi ahalko dituzte: 
  • Aurrebenjaminak Alkizan, igandetan 10:30ean hasita.
  • Benjamin mailakoak Zizurkilen, ostiraletan 18:30ean hasita.
  • Alebinak Larraulen eta Asteasun, ostiraletan 17:30ean hasita.
  • Palaz alebinak Adunan, ostiraletan 18:00etan hasita.
  • Infantilak Villabonan, ostegunetan 18:30ean hasita.
Aurtengo finalak Zizurkilen izango dira eta apirilaren 9an jokatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!