Eguraldi atsegina

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko otsailaren 12a

Goizean erdi eta goi-mailako hodei batzuk agertuko badira ere, giro argia izango dugu. Eguneko erdiko orduetan eguraldi eguzkitsua izango dugu, nahiz eta arratsalde erdian hodei batzuk agertu.

Azken orduetan zerua garbi geratuko da. Hego haizea ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, non balio altuenek 16-18 gradutan joko duten goia.

Okerrera egingo du eguraldiak bihar. Goizean goi-mailako hodei asko ikusiko badugu ere, giro lasaia izango da. Eguerditik aurrera ordea, hodeiak ugaritzen joango dira, fronte bat iritsiko da arratsalde erdian eta euritara joko du. Zaparradak tarteka mardulak izango dira, batez ere, azken orduetan. Goizean hego-haize zakarra ibiliko da; arratsaldean aldiz ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura maximoak 16-18 gradutan mugituko dira, baina arratsaldean nabarmen freskatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!