Santa Ageda bezperan kopla, bertso eta koruek ez dute hutsik egin

Ataria 2022ko otsailaren 4a

Altzon, Alegian, Berrobin eta Ibarran, besteak beste, kantuan ibili dira gaur arratsaldean.

Santa Ageda bezperan bertsolariak eta korua irten dira herrira Altzon. Bertsolarien lehen jende aurreko emanaldia izan da gainera. Alegian, Txintxarri eta Txintxarri Txiki abesbatzetakoek elkarrekin pasa dituzte herriko auzoak. Berrobin eta Ibarran ere herritarrak kantuan aritu dira. Azken hauek Izaskun auzora joan dira, bertsolari eta guzti.

Berrobitarrak kantuan:

Ibartarrak kantuan:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!