Goialdean sailkapena estutu egin da

Ataria 2022ko urtarrilaren 31

Altuna III.a, partida batean. ASPE

Binakako Pilota Txapelketan lau bikote daude berdinduta, zazpi garaipenekin, eta horietako bat da Altuna III-Martijak osatutakoa. Azken jardunaldian irabaztea lortu dute, eta gauza bera egin dute Ezkurdiak eta Tolosak.

Txapelketako hamaikagarren jardunaldia jokatu da asteburuan, eta sailkapena gehiago estutzeko balio izan du, bai goi aldetik zein behetik. Eskualdeko pilotariek elkarren aurka jokatzen zuten, eta Altuna III.ak eta Tolosak lortu dituzte garaipenak. Altuna III-Martija bikoteak bere zazpigarren puntua lortu du, Jaka eta Mariezkurrena II.ari 22-7 irabaziz, eta beste hiru bikoterekin berdinduta dago garaipen kopuruari dagokionez. Hori bai, aldeko eta kontrako tanto kopuruengatik laugarren postuan daude oraingoz. Bere aldetik, Jaka-Mariezkurrena II bikoak lau garaipen ditu eta zazpigarren postuan dago.

Tolosak eta bere aurrelari Ezkurdiak oso garaipen garrantzitsua lortu dute, txapelketan aurrera egiteko aukerak mantenduz. Peña II-Albisu bikoteari 22-8 irabazi zioten, eta hirugarren garaipena eskuratu dute. Oraindik azken postuan daude baina asteburuko finala aurrera atera zuten. Peña II-Albisu bikoak ezin du despistatu, bosgarren postuaren izanagatik, bost garaipen baitituzte.

Bigarren porrota

Txapelketako bigarren porrota jaso du Elizegik promozio mailako txapelketan. Bakaikoaren ordez Arteaga II.ak jokatu zuen eta 22-16 galdu zuten Victor-Gaskue bikoaren aurka. Bakaikoa-Elizegi bikoteak, baina, lehen postua mantentzen du bederatzigarren garaipenekin. Beraiekin berdinduta Salaberria-Erostarbe daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!