Bertsoa

(Atariako bertso saiotik) Otsailera begira

Silvia Mateo 2022ko urtarrilaren 28a

Isabelita eta Peio 
Peio eta Isabelita
haien parean eserita,
ireki ziren bi leiho
hitz jolas aparta baten eskutik
mugitu ginen haien barrutik
zenbat gihar, izerdi eta malko
kanpoko itxura koloretsutik haratago
hala gabiltza denok, erdi gaiso
urtarrila bukatzear dago,
hurrengo hilabetea ere halatsu omen dator...

Inauterietako arima
behingoz izan dadila
eustea egokitu zaigun 
orainaren ardatz baikorraren isla
antifaza, txapela,
ezer gabe bestela 
bular bat edo biak
berdin du, erosoa eta argia
denean barruko habia;
kolore ikusezinak,
horiexek bai sendagarriak.

Atariak emandako bertsopozari 
bizipozak jarrai diezaiola otsailean,
festa kuttunak bizirik bihotzean
kalean ziri-ziri edo etxean dinbi-danba
norberaren umorearen arabera...
otsaila atarian da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!