Moteltzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urtarrilaren 30a

Moteltzera egingo du eguraldiak. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte hodeiak eta ostarteak eta giro argi eta atsegina izango dugu. Arratsaldean zehar, ordea, hodeiak ugaritzen joango dira, azken orduetan zeruan hodei asko izango dugularik. Hala ere, ateri eutsiko dio. Haizeak goizean aldakor joko du, baina arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperatura zertxobait jaitsiko da, 11-12 graduan joz goia.

Bihar, giro kaxkarra izango dugu. Fronte ahul batek hodei asko eta euri kontuak ekarriko dizkigu. Egun osoan izango dira zaparradak eta orokorrean euri txiki modura botako du, nahiz eta, tarteka mardulago egin. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura ez da 8-10 gradutik pasako. Egunaren bigarren zatian elur-maila 1.000 metroan kokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!