Giro eguzkitsua

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urtarrilaren 29a

Giro eguzkitsua izango dugu. Goizean hodei batzuk agertuko dira, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko. Eguerditik aurrera zeruan urdina nagusituko da eta arratsalde osoan zehar eguraldi eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Haizeak aldakor joko du, tarteka ipar ukitu batekin eta tenperaturak gora egingo du, 12-13 graduan joz goia eguneko erdiko orduetan.

Bihar, moteltzera egingo du eguraldiak. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte hodeiak eta ostarteak eta giro argi eta atsegina izango dugu. Arratsaldean zehar, ordea, hodeiak ugaritzen joango dira, azken orduetan zeruan hodei asko izango dugularik. Hala ere, ateri eutsiko dio. Haizeak goizean aldakor joko du, baina arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperatura zertxobait jaitsiko da, 11-12 graduan joz goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!