Eguraldi lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2022ko urtarrilaren 28a

Eguraldi lasaia. Goizean eta azken orduetan zeruan hodei batzuk agertuko zaizkigu, baina ostarteekin tartekatuko dira eta eguraldi lasaia izango dugu. Eguerdi-arratsaldeko lehen orduetan ostarte zabalak izango dira eta eguraldi eguzkitsua izango dugu. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 9-10 graduan joko duelarik goia.

Bihar, giro eguzkitsua izango dugu. Goizean hodei batzuk agertuko dira, baina ez dute bestelako ondoriorik ekarriko. Eguerditik aurrera zeruan urdina nagusituko da eta arratsalde osoan zehar eguraldi eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Haizeak aldakor joko du, tarteka ipar ukitu batekin eta tenperaturak gora egingo du, 12-13 graduan joz goia eguneko erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!