TTTko bi kide Isaban egindako Neguko Triatloian

Ataria 2022ko urtarrilaren 27a

Tolosaldeko Triatloi Taldeko Elur Urkolak eta Beñat Azaldegik hartu zuten parte.

Bi kirolariak maila bikainean aritu zirela azaldu dute taldetik. Urkolak, oraindik juniorra izan arren,  7. postua eskuratu zuen absolutu mailan, eta Azaldegik meritudun 26. postuan amaitu zuen. 

Igandean egin zuten, Isaban, Neguko Triatloia. 8 kilometro korrika, 22 kilometro bizikletaz eta 10 kilometro eskiatzen burutu behar izan zituzten Belaguako eski estazioan. Proba horrekin berrekin diote aurtengo denboraldiari Tolosaldeko Triatloi Taldeko kideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!