Dozenaka herritar irten dira kalera presoen eskubideen alde

Ataria 2022ko urtarrilaren 8a

None
None
None
None
None
None
presoen aldeko manifestazioa 1 1641664319971
presoen aldeko manifestazioa 2 1641664320528
presoen aldeko manifestazioa 3 1641664321061
presoen aldeko manifestazioa 4 1641664321541
presoen aldeko manifestazioa 5 1641664322089
presoen aldeko manifestazioa 6 1641664322827
presoen aldeko manifestazioa 7 1641664323414
presoen aldeko manifestazioa 8 1641664324112
presoen aldeko manifestazioa 9 1641664324832
presoen aldeko manifestazioa 10 1641664325631
presoen aldeko manifestazioa 11 1641664326193
presoen aldeko manifestazioa 12 1641664326728
presoen aldeko manifestazioa 13 1641664327285
presoen aldeko manifestazioa 14 1641664327661
presoen aldeko manifestazioa 15 1641664328012

Euskal presoak Euskal Herriratzea eta salbuespen legediarekin amaitzea espero duela aurten Sarek adierazi du.

Bigarren urtez jarraian, osasun egoerak baldintzatuta, Sarek urte hasieran antolatzen dituen euskal presoen aldeko mobilizazioak herriz herri egin dira, Ipar Euskal Herrian ezik, han Bakegileek deituta, Baionan egin baitute manifestazioa.

Hego Euskal Herriari dagokionez, 200 herri ingurutan egin ditu mobilizazioak Sarek euskal presoen hurbilketa eskatuz, "salbuespenik eta atzerapenik gabe", baita espetxe-baimenak eta baldintzapeko askatasuna ere.

Tolosaldean, Alegian, Anoetan, Berastegin, Ibarran, Iruran, Lizartzan, Tolosan eta Villabona eta Zizurkil artean izan dira mobilizazioak. Tolosaren kasuan, Trianguloa plazatik abiatuta egin dute manifestazioa. Batukada feministaren doinuek girotu dute manifestazio hasiera, eta manifestazioan zehar txarangak alaitu du protesta. Bada, alde zaharrean zehar ibilbidea egin eta gero, Ibarrarantz abiatu da manifestazioa, herri sarreran Ibarrako mobilizazioarekin elkartzeko.

Karmele Elizaran eta Josune Agirrezabala Sareko kideek esan dutenez, egoerak azken hilabeteetan hobera egin duen arren, oraindik asko dago egiteko: "Lehen fasea bukatzeko preso guztiak Euskal Herriratu egin behar dira, hor amaituko da urrunketarekin. Hortik aurrera, bigarren eta hirugarren graduak lortzen joatea izango da hurrengo pausoa. Poliki doa, baina, aurten espero dugu urrunketarekin eta salbuespen legediarekin amaitzea".

 

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!