Gabonetako topaketa egin dute

Ataria 2022ko urtarrilaren 7a

Tolosaldeko 70 gaztetxo inguruk hartu dute parte urteroko hitzorduan, Beotibar pilotalekuan.

Osasun egoerak antolaketa zaildu duen arren, urteroko Gabonetako pilota topaketa egin dute Beotibar pilotalekuan. Hala, Tolosako nahiz Amasa-Villabonako, Amezketako, Albizturko nahiz Bidania-Goiazko klubetako pilotariak elkartu dira azken egunetan, 70 inguru.

Urtarrilaren 2an hasi zen topaketa, eta hiru mailatan banatuta jolastu dute gaztetxoek, benjaminak eta alebinak pilota goxoarekin eta mixtoarekin. Atzo jokatu zituzten finalak eta Jokin Altuna pilotaria izan zen sari banaketa ekitaldian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!