Irurako Ikastolak 'Goazen 8.0'-ren hirugarren saioa martxoan eskainiko du

Ataria 2022ko urtarrilaren 4a

Irurako Ikastolaren aldeko Go!azen 8.0 bi saio eskainiko dira urtarrilaren 8an. Aforo murrizketak medio, "jende dezente geratu da sarrerarik gabe" eta hori konpontzeko hirugarren saioa eskainiko dute martxoaren 26an, Leidor antzokian. Sarrerak urtarrilaren 7an jarriko dira salgai Kutxabank-en 10:00etan eta Leidorreko leihatilan, ohiko ordutegian.

Pandemiaren seigarren olatuak neurri murriztaile berriak ekarri ditu eta horrekin batera kultur emanaldien aforoa murriztu beharra. Irurako Ikastolak Go!azen 8.0 ikuskizunerako sarrera guztiak salduta zituenean etorri zen lege berria. Sarrerarik gabe, bigarren bueltan geratu diren horiei begira, hirugarren saio bat eskainiko du Irurako Ikastolak datorren martxoaren 26an.

Sarrerak berriz, aldez aurretik erosi beharko dira, ostiral honetan bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!