Berriz erosi beharko dira Go!azen-eko Tolosako emanaldiko sarrerak

Ataria 2021eko abenduaren 29a

Tolosako Leidor aretoan urtarrilaren 8an izango den Go!azen 8.0 emanaldiko sarrerak berriz ere jarriko dituzte salgai urtarrilaren 2an.

Irurako Ikastolak jakinarazi du hainbat aldaketa egin behar izan dituztela urtarrilaren 8an Tolosan eskaintzekoak ziren Go!azen 8.0ren emanaldian. Aforoa %60ra murriztu dutenez eta sarrera guztiak saldu zirenez, erositako sarrera guztiak eta kudeaketa gastuak bueltatuko dituzte ordaintzeko erabilitako txartel berera. Emanaldia mantentzen dute hala ere, eta %60ko aforoari dagozkion sarrerak jarriko dituzte salgai urtarrilaren 2an, 10:00etatik aurrera, ohiko bideetan. Gogorarazi dute ere Leidorrera sartzeko COVID ziurtagiri digitala eskatuko dietela 12 urtetik gorakoei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!