Bihar, giro lasaia, baina hotza. Goizean hodei batzuk izango ditugu zeruan, baina ateri eutsiko dio. Eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan ostarte zabalak izango ditugu eta giro eguzkitsua izango da. Azken orduetan berriz ere hodeiak ugaritu egingo dira. Haizeak iparraldetik ahul joko du eta tenperatura ez da 6-8 gradutik pasako.