Finalak erabakita geratu dira

Ataria 2021eko abenduaren 29a

Bihar jokatuko dira XIX. Gabonetako Pilota Topaketako finalak, Amezketako plazako frontoi irekian, 11:00etan hasita.

Prebenjaminen mailan, Aritz Renobales-Leo Barcena eta Oier Bengoetxea-Markel Erauskin izango dira finalistak. Benjaminetan, Aiur Gorostidi-Iurgi Aizpurua eta Aitor Arteaga-Eneko Garaikoetxea izango dira. Alebinetan, Ohian Gorostidi-Enetz Ipentza eta Itzel Saralegi-Martin Arsuaga ariko dira finalean. Infantiletan, Martin Elola-Igor Goñi eta Ametz Gorostidi-Hodei Goikoetxea izango dira finalistak. Azkenik, kadeteetan, Ander Ruiz-Josu Collado eta Mikel Iturrioz-Andoni Iturrioz ariko dira elkarren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!