Ioseba Mateosek lehen postua lortu du Valentzia herrialdean

Ataria 2021eko abenduaren 23a

Ioseba Mateos Mateos Ordizia K.E.-ko igerilari ibartarra eta Chin Man Ling Cheung Fatality K.E.-ko igerilari tolosarra asteburuan Valentzia herrialdean izan dira.

Larunbatean, Valentziako La Marina portuan, Copa Nadal a la Marina zeharkaldian (I. Ruperto Sanjuan Oroimenezkoa) parte hartu zuten. 2.000 metroko distantzian neoprenoarekin, Mateos seigarren izan zen (28.27) absolutu mailan eta Chin Man 25. helmugaratu zen (33.51). 750 metroko distantzian neoprenorik gabe, Mateos zazpigarren izan zen (13.30) absolutu mailan. Bi probatan ura 15 graduan zegoen.

Igandean, Postiguet Alakanteko hondartzan, Postiguet Hondartzako Gabonetako Zeharkaldian parte hartu zuten, ura 14 graduan zegoela. 1.500 metroko proban, Mateos lehenengo helmugaratu zen (24.57) neoprenorik gabeko absolutu mailan. 3.000 metroko distantzian, Mateos bigarren izan zen (44.20) neoprenorik gabeko absolutu mailan, eta Chin Man 63. izan zen (52.35) neoprenoarekin absolutu mailan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!