Koronabirusa

342 positibo berri azken egunetan

Ataria 2021eko abenduaren 13a

Eskualdeko herri guztiak daude gorrian, eta Altzo, Baliarrain, Hernialde, Orendain eta Orexan izan ezik, beste guztietan zenbatu dituzte positiboak pasa den ostegunetik atzora bitarte.

Tolosan 145 positibo atzeman dituzte pasa den ostegunetik atzora bitarte, eta Amasa-Villabona da hurrengoa 60 positiborekin. Zizurkilen 36 positibo zenbatu dituzte; Iruran 20; Ibarran 17; Adunan eta Alegian hamarna; 7 Anoetan; seina Berastegin, Elduainen eta Lizartzan; 2 Alkizan; eta bana Abaltzisketan, Albizturren, Belauntzan, Berrobin, Bidania-Goiatzen, Gaztelun, Ikaztegietan eta Leaburu-Txaraman. Eskualdeko gainontzeko herrietan ez dute positiborik zenbatu azken egunetan, baina gorrian daude hala ere; Altzon 512,82ko intzidentzia dute, Baliarrainen 6.060,61koa, Hernialden 1.967,21koa, Orendainen 473,93koa eta Orexan 2.830,19koa.

ESIari dagokionez Tolosaldekoa gorrian dago 1.554,16ko intzidentzia tasarekin, eta zonaldekako ESIak ere gorrian daude; Villabonakoak 1.703,30ko intzidentzia tasa du, Tolosakoak  1.671,55koa, Alegiakoak 1.295,61koa eta Ibarrakoak 1.415,64koa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!