Euskararen Eguna 2021

Euskarak merezi duelako

Tolosaldeko Ataria

2019ko Euskararen Eguneko artxiboko irudia.

Euskararen Eguna izango da ostiralean eta eskualdeko udal, eragile eta ikastetxeek ekitaldi ugari antolatu dituzte.

Egitarauak

Tolosa

  • Gaur, abenduak 1. Euskararen Historia Soziala Tolosaldean: 1936-gaur egun ikerketaren aurkezpena Haritz Azurmendiren eskutik, 18:30ean udaletxeko batzar aretoan.
  • Bihar, abenduak 2. Tolosaldepediaren lantegia: Euskarari buruzko ezagutza Wikipediara!, 17:00etan kultur etxean.
  • Abenduak 3. Jon Plazaolaren Irabazi bakarrizketa saioa, 20:30ean Leidor antzokian, bonutik kanpo.

Ibarra

  • Gaur, abenduak 1. Koldo Alijostesen Bizitzak liburuaren aurkezpena 19:00etan, kultur etxean (*irakurri elkarrizketa 3. orrian).
  • Bihar, abenduak 2. Nola eragin seme-alaben hizkuntza ohituretan? hitzaldia, 17:00etan kultur etxean. Gaur da izena emateko azken eguna eta kultur etxean eman behar da (943 67 03 99).

Irura

  • Bihar, abenduak 2. 18:40ean Mikel Martinezen Tabernaria, instrukzioak botatzek ondo bat kaña bakarrizketa Trinkete tabernan.

Berrobi

  • Abenduak 3. 17:00etan altxorraren bila, plazan; 18:00etan txokolate beroa banatuko dute; eta 19:00etan bertso poteoa Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariekin eta trikitilariek alaituta.

Ikaztegieta

  • Abenduak 3. Euskara Tolosaldean: kartografia bat hitzaldia Garikoitz Goikoetxearen eskutik, 18:00etan erabilera anitzeko gelan.  Jarraian mokadutxo bat hartuz gaiaz hitz egiteko aukera egongo da.

Berastegi

  • Abenduak 3. Egun osoan zehar euskal musika jarriko du udalak, eta 19:00etan euskararen eguneko pintxo potea egingo dute.

Bidania-Goiatz

  • Abenduak 3. Kantu jira herrian zehar eskolako jolastokitik irtenda, 18:00etan. Goiatzera igoko dira eta ondoren, Bidaniara jaitsiz amaituko dute kantu jira.

Alegia

  • Abenduak 3. Zutik filma haurrentzat, 18:00etan (sarrerak 2 euro); eta 22:00etan Ane filma (sarrerak 3 euro). Sarrerak kultur etxean erosi daitezke.

Alkiza

  • Abenduak 3. Luze edo motz, 18:30etik aurrera, kultur etxean.

Altzo

  • Abenduak 3. Euskara-Natura-Feminismoa txirikordatuz hitzaldia, 19:00etan Batzarremuñon. Lorea Agirre eta Iñaki Sanz-Azkue izango dira hizlariak eta Aner Peritz eta Maialen Akizu bertsolariak.

Lizartza

  • Abenduak 3. Bertso poteoa Oihana Iguaran eta Haritz Mujika bertsolariekin eta Ane Urbizu eta Manu Gaigne musikariekin, 19:30ean ostatuan.

Aduna

  • Abenduak 3. 14:30ean altxorraren bila eta 19:00etan Egunkaria auzia lantzen duen Paperezko hegoak dokumentalaren emanaldia, kultur aretoan.

Larraul

  • Abenduak 3. Pixo post eta opari-emaileak filmaren proiekzioa, 18:00etan liburutegian.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!