Gabon hauetan  oparitu bertakoa, oparitu Ataria

Ataria 2021eko azaroaren 25a

Eguberri hauetan opari berezia egiteko aukera luzatu du Tolosaldeko Ataria-k; oparitu urtebeteko harpidetza eta katilua edo koadernoa jasoko dituzu doan.

Bertakoa zaintzea ezinbestekoa dela azaleratu du pandemiak. Elkar zaintzea oso garrantzitsua da eta Tolosaldeko Ataria-k bide horretan bere ekarpena egin nahi izan du. Gabonetarako eskaintza berezia prestatu du, bertako euskarazko kazetaritza, gertukoa eta profesionala oparitzea izan daitekeelako aurtengo hautua. Izan ere, Gabonak gertu ditugu eta garai hauetan kuttunak ditugunei zer oparitu galdetzen diogu gure buruari. Horrekin laguntzeko, Ataria-tik proposamen bat dakarkigu: Oparitu Ataria-ko harpidetza urtebeterako eta jaso zuk ere opari bat zuretzat: Ataria-ko katilua edo koadernoa. 

Urtebetez Ataria egunkaria eta astekaria etxeko buzoian jasotzeko aukera luzatzen dugu 83 euroren truke eta harpidetza digitala 55 euro ordainduta. Egin erreserba abenduaren 22a baino lehen, 943 65 56 95 telefonoan edo atarikide@ataria.eus helbide elektronikora idatziz, eta lagundu Atarikide sarea zabaltzen. Egiten duzuna gara. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!