Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 23a

Goizean giro lasaia izango dugu. Zeruan hodeiak nagusituko dira, baina tarteka ostarte batzuk ikusiko dira eta ateri eutsiko dio.

Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, zerua estali eta hegoaldetik euria iritsiko zaigu, uneren batean mardul botako duelarik, batez ere, gau partean. Ipar-ekialdeko haizeak joko du eta tenperatura ez da 9-10 gradutik pasako. Elur-maila 1.200 metrotan kokatuko da.

Giro nahasiak jarraipena izango du bihar. Goizean goiz oraindik euri zaparradaren bat edo beste izango dugu. Goiz erditik ilunabar arte ordea, ateri eutsiko dio eta une batzuetan ostarte batzuk zabalduko dira. Azken orduetan berriz ere zerua estali eta euritara joko du. Haize aldakorra ibiliko zaigu, mendebaldeko ukitu batekin eta tenperatura ez da 10-11 gradutik pasako.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!