Eguraldi motela

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 13a

Eguraldi motelak jarraipena izango du gaur. Goizean goizetik hasita zeruan hodei asko ikusiko dugu. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte giro ateria izango dugu eta uneren batean ostarteren bat edo beste izango da.

Arratsaldeko lehen ordutik aurrera ordea, hodeiak ugaritu eta azken orduetan euri-langarmodura zaparradaren bat edo beste izango da. Haizeak goizean mendebaldetik joko du, arratsaldean aldiz ipar-mendebaldetik. Tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 15-16 graduan joaz goia.

Giro kaskarra izango dugu bihar. Goizean bertan zerua erabat estalirik agertuko da eta euri kontu batzuk izango ditugu. Goizean euri zaparradak ahulak izango dira orokorrean. Eguerditik aurrera ordea zaparradek indar gehiago hartuko dute eta tarteka mardul xamar botako du, egunaren bigarren zatia ezatseginagoa izango delarik. Ipar, ipar-mendebaldeko haizeak zakar xamar joko du eta tenperatura jaitsi egingo da, 12-13 gradutik nekez pasako direlarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!