Espainiako Kluben Arteko Txapelketan sartzeko sailkapenaren zain

Ataria 2021ko aza. 5a, 09:55

Aurreko larunbatean, urriak 30, Villabonako Olaederra kiroldegian Liga Nazionaleko 4. jardunaldia eta horrekin batera Espainiako Kluben arteko txapelketarako sailkatzeko balio duen play-offa izan zuten Danok Danena taldekoek.

Goizean play-offeko jardunaldia izan zuten eta bertan, gizonezkoetan sailkatuak zeuden Danok Danenako mutilen A taldea, Iruñeko Anaitasuna eta Zaragozako Helios taldea aritu ziren lanean. Emakumezkoetan berriz, Zaragozako Helios taldeko neskak izan ziren. Danok Danena A taldea ondorengo pultsulariek osatu zuten: David Rubio, Asier Gallego, Ekaitz Kortajarena, Mikel Alvarez, Jon Rodriguez eta Igor Sasiain. Hauek lortutako puntuazioak: Danok Danena, 1.736,3 puntu; Anaitasuna, 1.772,3 puntu eta Helios, 1.699,4 puntu. Kontuan izanda egun berean eta egoitza ezberdinetan beste talde batzuek era lehian aritu zirela, zain daude oraindik jakiteko Espainiako Kluben Arteko Txapelketan parte hartzeko sailkatuak izan ote diren edo ez. 

Arratsaldean, Ligako 4. jardunaldiari ekin zioten eta bertan ondorengo taldeak aritu ziren: Mutiletan, Danok Danena B taldea, Irundik Argitrans taldea eta Zarauztik ZKE taldea. Mutilen Danok Danena B taldeko partaidean hauek izan ziren: Alejandro Tomas, Jon Ander Iriarte, Pablo Ucero, Aitor Tecedor, Eki Lizaso eta Jon Kepa Kortajarena. Lortutako puntuazioak ondorengoak izan ziren: Danok Danena B: 1.512,736 puntu; ZKE, 1.496,08 puntu eta Argitrans Irun: 1.405,968 puntu.

Nesketan, berriz, Danok Danena A eta Danok Danena B taldeak, eta Irundik ere Argitrans taldea aritu ziren. Danok Danena A taldea Elena Mangas, Susana Davila, Daniela Perez eta Naiara Madridek osatu zuten. Danok Danena B taldea Zaloa Iturbe, Allison Rivera, Amaia Blanco, eta Nalu Herranzek osatu zuten. Hauek izan ziren lortutako puntuazioak: Danok Danena A, 761,034 puntu; Danok Danena B, 578,2013 puntu eta Argitrans Irun, 373,7922 puntu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!