Kaskartzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko azaroaren 2a

Gaur goizean hodei batzuk agertuko badira ere, ateri egongo da eta eguraldi lasaia eta atsegina izango dugu. Eguerditik aurrera, ordea, hodeiak ugaritu eta euritara joko du, eta arratsalde erditik aurrera euria mardul eta ia etengabe egingo du. Haizeak goizean hego-mendebaldetik zakar joko du. Arratsaldean, mendebaldera aldatuko da. Tenperatura 17-18 gradura iritsiko da.

Bihar eguraldi makurra izango dugu. Zerua oso estalita egongo da egun osoan eta euria ere erruz botako du. Zaparrada mardulak izango dira, batez ere, arratsaldean, non tarteka ekaitzak jo eta gogor bota dezakeen. Haizeak ipar-mendebaldetik tarteka zakar joko du eta tenperatura asko jaitsiko da, 10-12 graduan joko duelarik goia. Elur-maila 1.200-1.300 metroan kokatuko da

Erlazionatuak

Arratsaldean, eguraldi makurra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 aza 02 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!