Hodeitza eta zaparrada mardulak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 31

Giro kaxkarra izango dugu. Goizeko lehen orduetan hodeiak ugariak izanagatik, ateri eutsiko dio eta giro lasaia izango da.

Goiz erdi-eguerditik aurrera ordea, hodeiak are gehiago trinkotuko dira eta euritara joko du eguraldiak. Tarteka zaparrada mardulak botako ditu, batez ere, azken orduetan, non sarri xamar botako duen. Haizeak goizean hegotik joko du, zakar. Eguerdian mendebal, ipar-mendebaldera egin eta ahuldu egingo da. Tenperatura igo eta 22-24 graduan joko du goia.

Hobetzeko joera hartuko du eguraldiak bihar. Goizean zerua oso estalirik agertuko da eta euri zaparrada batzuk izango dira, egunsentian handi samarrak izan daitezkeelarik. Eguerditik aurrera nabarmen atertuko du eta giro lasaiagoa geratuko zaigu. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura  nabarmen jaitsiko da; nekez gaindituko ditugu 16-17 graduak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!