Irabazleek jaso dituzte sariak

Ataria 2021eko urriaren 26a

Ohi bezala, ATARIA-k Udako Argazki Lehiaketa antolatu du aurten ere, eta erantzun ona izan du. 93 argazki jaso dira denera, eta epaimahaiaren saria Fernando Rojoren Surma tribuko umea argazkiak lortu du. Nekaturreko opari bonu orlegia jaso du irabazleak. 

Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria Leire Mujikak lortu du, Ilunabarra argazkiarekin, eta bi pertsonarentzat otordua jaso du Bidania-Goiazko Bailara jatetxean. Parte hartu duten Atarikideen artean egindako zozketan Jon Dorronsoro  eta Irantzu Urkola izan dira Lixoneren saski bana irabazi dutenak. Sari banaketan —argazkian— irabazleak nahiz Nekatur eta Bailarako ordezkariak izan dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!