Kirol kamera esku-eskura

GoPro kameraren zozketa jarri du martxan 'Ataria'-k; urriaren 24ra bitarte parte hartu ahalko dute Atarikideek eta jarraitzaileek.

Udazken koloredun argazki ikusgarriak egin nahi? Kirolean edo lurreko nahiz urpeko mugimenduan bideo bereziak egin nahi? Bada, aukera dago orain, izan ere TOLOSALDEKO ATARIA-k, Laboral Kutxaren eskutik, GoPro kirol kamera zozketatuko du.

Bere jarraitzaileak saritzeko ekimen berria jarri du martxan, beraz, ATARIA-k Udako Argazki Lehiaketaren ostean, udazkeneko zozketa berezia. Paisaiak eta mugimenduak modu profesionalenean jasotzeko aukera ematen duen Hero 9 Black GoPro bikaina eskuratu ahalko da zozketan parte hartuta.

Argazkiak eta bideoak kalitate handian egin ahal dira Hero 9 Black GoPro-arekin, izan ere, bideoetan 5K eta argazkietan 20MP bereizmenarekin egiteko aukera ematen du. Egonkortze sistema aurreratua du, 10 metroan urperagarria da, bateriaren iraupen handia du 3 ordu irauten duelarik bideoak grabatzen, atera daitekeen lentea du, eta lainorako konexioa egin daiteke, besteak beste.

Kirol kamera eskuratzeko zozketan parte hartu dezakete Atarikideek edota ATARIA-ren jarraitzaileek. 943 65 56 95 telefono zenbakira deituta egin ahalko da, edo bestela, Ataria.eus webgunearen bitartez. Azken modu horretan, zozketaren atalean sartu beharko da, eta eskatzen diren datuak sartu. Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri beharko dute, eta Atarikide ez direnek, gune horretan, GOPRO idatzi beharko dute.

Parte hartzeko azken eguna datorren igandea, urriaren 24a izango da, eta asteburuan internet bidez soilik parte hartu ahalko da. Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da, eta Atarikideen kasuan, behin parte hartuta, aukera bikoitza izango dute zozketan.

ATARIA astelehenean jarriko da irabazlearekin harremanetan, telefono edo email bidez, sariduna dela adierazteko, eta astearte eguerdirako ez bada lortzen saridunarekin hitz egitea, beste saridun bat hautatuko da, gehienez ere, hiru saiakera egingo direlarik.

Gure paisaien argazki ikusgarriak edota kirolean edo bestelako mugimenduetan ikusten dena jasotzeko aukera ezinhobea ematen duen kamera esku eskura dute ATARIA-ren jarraitzaileek udazkeneko zozketa bereziaren bitartez.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!