Eskualdeko lau igerilari Radikal Ocean52ko probatan

Ataria 2021eko urriaren 13a

Larunbata goizean Calella de Palafrugell eta Llafranc herrietan, Radikal Ocean52ko probatan Tolosaldeko lau igerilarik parte hartu zuten: Ioseba Mateos ibartarra) eta Kepa Jauregi, Angel Tena eta Ion Artutxa tolosarrak.

7 kilometroko distantzian, Master 30 mailan, Ioseba Mateos laugarren izan zen 01.29.21rekin (18. orokorrean) eta Master 40 mailan Kepa Jauregi 16 izan zen 1.42.54rekin (50. orokorrean). 3,5 kilometrokoan, Master 40 mailan, Ion Artutxa hirugarren izan zen 44.25rekin (10. orokorrean) eta Angel Tena hamargarren 53.26rekin (32. orokorrean). Radikal Relays 4x800 metro erreleboen proban Fatality K.E. izenarekin atera ziren laurak eta hirugarren egin zuten 46.50rekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!