Aratz Urkola eta Pili Esnaola, goi mailan

Ataria 2021eko urriaren 13a

Lekeitioko XXVIII. Esprint Triatloia egin zuten larunbat arratsaldean. Tolosaldeko Triatloi Taldeko partaide ugari izan ziren bertan. Triatletek 750 metro igeri, 21 km. bizikletan eta 5 km. korrika burutu behar izan zituzten.

Emaitzarik aipagarrienak emakumezkoen artean eskuratu ziren. Batetik, esprint distantzian debuta egiten zuen Aratz Urkolak maila bikaina erakutsi zuen eta garaipena eskuratu zuen kadete mailan. Bestetik, Pili Esnaolak amaiera bikaina eman zion triatloi denboraldiari beterano mailan bigarren postua eskuratuz.

Tolosaldeko Triatloi Taldekoak gustura daude larunbateko parte hartzearekin: "Berriz ere benetan pozgarria triatloi amaieran ateratako talde argazkian ikus daitekeen adin ezberdintasuna. Tolosaldeko triatloiaren etorkizuna seguru da".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!