Hobetzera egingo du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021eko urriaren 6a

Pixkanaka hobetzen joango da. Goizean oraindik hodei asko agertuko da zeruan eta tantaren bat edo beste izango da. Goiz erdi, eguerdirako erabat ateri geratuko da eta arratsaldean ostarte batzuk zabalduko dira.

Haizeak mendebal/ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura antzeko balioetan kokatuko da, 18-19 graduan joaz goia.

Eguraldi eguzkitsua izango dugu bihar. Goizean behe-lainoa agertuko da, baina segituan jasoko du eta egun osoz zerua urdin mantenduko da, tarteka goi-hodeiren bat agertuko bada ere. Haizeak ekialdetik joko du eta tenperatura igo egingo da, balio altuenak 20-21 graduan errendituko direlarik.

Erlazionatuak

Egonkortzeko joera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2021 urr 06 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!