Azken aukera, gaur

Tolosaldeko Ataria 2021ko urr. 6a, 11:00

Botorik eman ez dutenek gaur izango dute azken eguna Tolosaldeko Atariaren 2021eko Udako Argazki Lehiaketara aurkeztutako lanak epaitzeko. Sari erakargarriak eskuragarri daude parte hartzaileentzat.

Bozketak ia berea eman du, baina oraindik gaurko eguna geratzen zaie berantiarrei. Ataria.eus webgunearen bitartez eman beharko dira botoak, gaurko egunez, beranduenez.

Ostiralean jakinaraziko da aurtengo Atariaren Udako Argazki Lehiaketako saridunak nortzuk diren.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!