Azken eguna, udako argazki lehiaketan parte hartzeko

Ataria 2021eko irailaren 19a

Parte hartzaile baten argazkia

TOLOSALDEKO ATARIAren 2021eko Udako Argazki Lehiaketa fase erabakigarrienean sartzear da. Gaur gaueko 23:59ak arte bidali ahalko dira argazkiak.

IGO ZURE ARGAZKIA

Lehen saridunak, Epaimahaiaren sariak, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia (Opari Bonu Orlegia) irabaziko du: logela eta gosariarekin, edo apartamentuan NEKATUR Nekazalturismo Elkartearen eskutik.

Bigarren saridunak, ataria.eus-eko erabiltzaileen sariak alegia, bi pertsonarentzako otordu bat dastatu ahal izango du Bidania-Goiazko Bailara jatetxean. Eta parte hartzen duten Atarikideen artean, berriz, Lixoneren bi saski zozkatuko dira.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gogoratu, Atarikidea baldin bazara izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!