Argazki magikoak

Ataria 2021eko abuztuaren 25a

Parte hartzaile baten argazkia

Sarritan, argazkien bidez une iragankor bateko magia jasotzen dugu. Begira argazki honen edertasun eta koloreari. Ziur zuk ere magia duzula begi-bistan, erakutsiguzu!

Erraza da, aplikazio honetan sartu eta igo argazkiak ataria.eus-era.

Lehiaketan parte hartzeko epea irailaren 19a da. Oinarriak eta bestelako informazio guztia berriz, hemen aurkituko dituzu.

Gogoratu, Atarikidea baldin bazara izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

Animatu eta parte hartu!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!