Koronabirusa

56 positibo izan dira ostiraletik igandera

Ataria 2021eko abuztuaren 9a

Tolosan 18, Amasa-Villabonan 13, Anoetan 6, Asteasun, Lizartzan eta Zizurkilen 3na, Alegian eta Altzon 2na eta Baliarrainen, Berrobin, Gaztelun, Ibarran, Larraulen eta Orexan positibo bana atzeman dute.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, 5.323 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 582 (%10,9) positiboak izan ziren. Tolosaldean, 8 (Amasa-Villabonan 4, Anoetan 2 eta Alegian eta Tolosan bana) atzeman zituzten.

Larunbatean, 7.166 test egin ostean, 811 (%11,3) positibo izan ziren. Tolosaldean, 19 (Amasa-Villabonan, Anoetan eta Tolosan 3na, Lizartzan 2 eta Alegian, Altzon, Asteasun, Baliarrainen, Berrobin, Ibarran, Orexan eta Zizurkilen bana) izan ziren. Ostiralean, berriz, 7.899 test egin zituzten eta 879 (%11,1) izan ziren positiboak. Tolosaldearen kasuan, 29 (Tolosan 14, Amasa-Villabonan 6, Asteasun eta Zizurkilen bina eta Altzon, Anoetan, Gaztelun, Larraulen eta Lizartzan bana) atzeman zituzten.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (1.199) eta Tolosa (592) kolore gorrian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (878), Ibarrakoa (726), Tolosakoa (547) eta Villabonakoa (895) kolore gorrian daude. Tolosaldeko ESIa (678) ere kolore gorrian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 30 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 285 pertsona daude ospitaletan, eta COVIDa duten 66 pertsona ZIUn daude.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!