Koronabirusa

Fraisoroko egoiliar bat hil da

Ataria 2021eko abuztuaren 9a

Bost positibo berri atzeman dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, bostak Villabonako Santiago egoitzan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, adinekoen egoitzeko egoiliar bat hil da COVID-19aren ondorioz azken egunean, zehazki Zizurkilgo Fraisoro zentroko egoiliar bat. Bosgarren olatua deiturikoan izan den adinekoen egoitzetako lehen heriotza da. Aldunditik zehaztu dutenez, egoiliarra pasa den astean ospitaleratu zuten eta "gaitz larri eta kronikoak" zituen.

Zizurkilgo Udalak doluminak helarazi dizkie Fraisoro egoitzan hil den egoiliarraren senitartekoei eta baita Fraisoroko komunitate osoari ere.

Bestalde, azken egunean bost positibo berri atzeman dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, bostak Villabonako Santiago egoitzan. Une honetan 23 pertsona daude COVID-19arekin Gipuzkoako egoitzetan, horietatik, 6 Villabonako egoitzan, eta 8 Zizurkilgo Fraisoron.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!