Koronabirusa

27 positibo izan dira azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko abuztuaren 3a

Amasa-Villabonan 10, Zizurkilen 4, Alegian, Anoetan, Gaztelun, Ibarran eta Tolosan 2na eta Asteasun, Larraulen eta Lizartzan positibo bana atzeman dute.

Osasun sailak emandako datuen arabera 9.567 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 907 (%9,5) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 300 atzeman zituzten, tartean, 27 Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak (845) eta Tolosak (726) kolore gorrian jarraitzen dute. Osasun eremuei dagokienez guztiek jarraitzen dute kolore gorrian;  Alegiakoak 1116ko tasa du, Ibarrakoak 701ekoa, Tolosakoak 701ekoa eta Villabonakoak 826koa. Tolosaldeko ESIa kolore gorrian dago 764ko tasarekin.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 56 pertsona ospitaleratu ziren atzo, denera 240 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 63 pertsona ZIUn daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!