Koronabirusa

Villabonako Santiago egoitzan positibo bat atzeman dute

Ataria 2021eko abuztuaren 3a

COVID-19an positibo eman duten 20 adineko daude Gipuzkoako zentroetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, positibo berri bat atzeman dute azken egunean Gipuzkoako adinekoen zentroetan, Villabonako Santiago egoitzan, hain justu.

Atzo 13 positibo berri izan zirela egoitzetan azaldu zuten, tartean, Zizurkilgo Fraisoro egoitzetan atzemandako bederatziak. Une honetan, 20 adineko daude kutsatuta Gipuzkoako zentroetan, eta horietatik 13 Eibarko eta Ordiziako zentroetara eraman behar izan dituzte "prebentzio modura, eta kutsatzeak ez areagotzeko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!