Koronabirusa

47 positibo ostiraletik igandera

Ataria 2021eko abuztuaren 2a

Tolosan 18, Alegian 8, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen 4na, Altzon eta Berastegin 2na eta Albizturren, Anoetan, Baliarrainen, Belauntzan, Gaztelun, Hernialden, Ibarran, Leaburu-Txaraman eta Lizartzan bana izan dira.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, 7.280 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 767 (%10,5) positiboak izan ziren. Tolosaldean, 8 (Tolosan 3, Baliarrainen, Hernialden, Leaburu-Txaraman, Lizartzan eta Amasa-Villabonan bana) atzeman zituzten.

Larunbatean, 7.451 test egin ostean, 927 (%12,4) positibo izan ziren. Tolosaldean, 13 (Zizurkilen 3, Alegian, Altzon, Tolosan eta Amasa-Villabonan 2na eta Anoetan eta Ibarran bana) izan ziren. Ostiralean, berriz, 10.993 test egin zituzten eta 1.270 (%11,6) izan ziren positiboak. Tolosaldearen kasuan, 26 (Tolosan 13, Alegian 6, Berastegin 2, Albizturren, Belauntzan, Gaztelun, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen bana) atzeman zituzten.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (743) eta Tolosa (804) kolore gorrian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (1.116), Ibarrakoa (701), Tolosakoa (778) eta Villabonakoa (763) kolore gorrian daude. Tolosaldeko ESIa (776) ere kolore gorrian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 239 pertsona daude ospitaletan, eta COVIDa duten 60 pertsona ZIUn daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!