Koronabirusa

9 positibo atzeman dituzte Zizurkilgo Fraisoro egoitzan

Ataria 2021eko abuztuaren 2a

Gipuzkoako adinekoen egoitzetan 13 positibo berri izan dira, 9 Zizurkilen eta 4 Oiartzunen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, 13 positibo berri atzeman dituzte asteburuan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Horietatik, 9 Zizurkilgo Fraisoro egoitzan izan dira, eta gainerako laurak, Oiartzungo Petra Lekuona egoitzan.

Denera, une honetan, COVID-19an positibo eman duten 19 pertsona daude Gipuzkoako egoitzetan: Zizurkilen 9, Donostian eta Oiartzunen 4 eta Irunen 2. Kutsatuetako batzuk Eibarrera lekualdatu dituztela jakinarazi dute, prebentzio neurri moduan eta kutsatzeak ez areagotzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!