Kultur ekitaldi ugari, astebururako

Ataria 2021eko uztailaren 29a

2015ko Larraulgo jaietan, haur jolasetan ateratako irudia.

Ostiraletik igandera bitarte, festa eta ez festa artean, kulturari lotutako hainbat ekitaldi izango dira, besteak beste, Altzo, Amasa-Villabona, Ibarra, Larraul eta Tolosan.

Hona hemen, ostiraletik igandera bitartean eskualdean izango den kultur egitaraua:

Uztailak 30, ostirala

  • Altzon, arratsaldean, Loatzoko trikitilariak eta txaranga herrian zehar. Eta 19:00etan, Ibil bedi musika taldearen kontzertua, eskolako aterpean.
  • Amasa-Villabonako Gurea zineman, 19:00etan, zinema kalean: Zikoinak.
  • Ibarran, 22:30ean, Belabieta kiroldegian, La Topadora taldearen kontzertua.
  • Larraulen, 22:00etan, zine gaua: Txoria eta balea eta Gazte harrigarria filmak.
  • Tolosan, 19:00etan, Sonakay taldearen kontzertua, zezen plazan.

Uztailak 31, larunbata

  • Altzon, goiz eresia herriko txistulariekin. 12:30ean, Artea dantza taldea eta herriko musikariak, eskolako estalpean. 19:00etan, bertso jaialdia eskolako estalpean: Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Joanes Illarregi, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio. Gai jartzailea Manu Olano.
  • Larraulen, 11:00etan, ume jolasak. 19:30ean, Mugan taldearen kontzertua.
  • Tolosan, 19:00etan, Olatz Salvador + Idoia, zezen plazan.

Abuztuak 1, igandea

  • Altzon, 19:00etan, Kale gorrian kale antzerkia Barsanti taldearen eskutik, herriko plazan.
  • Larraulen, 11:00etan, pilota partidak. 12:30ean, sagardo dastaketa komentatua, Mikel Garaizabal sommelierrarekin.
  • Tolosan, 19:00etan, haurrentzat 'Kiliklon: porrusalda erromeria', San Estebanen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!