Goizean ateri eutsiko dio eta giro lasaia izango dugu. Arratsaldean ordea, hodeiak trinkotzean euri txiki modura zaparrada txikiren bat edo beste izango dugu. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du eta tenperatura beste pixka bat jaitsiko da, 22-23 graduan joaz goia.
Giro kaskar samarrarekin jarraituko dugu bihar. Egun osoan zehar zeruan hodeiak nagusituko dira eta berriz ere egunaren bigarren zatian euritara joko du. Zaparradak ahulak izango dira, baina uneren batean mardulago bota dezake. Ipar-haizea ibiliko da eta tenperatura antzeko balioetan mugituko da, 22-23 graduan joaz goia.