«Proiektuaren bidea denen artean erabakiko dugu, eragileen ekarpenekin»

Ataria 2021eko uztailaren 20a

Tolomendik sustatutako proiektua da Auzolangin(l)tza. Auzolanaren kultura eta esperientzien gaineko lanketa egiteko, eragile ezberdinen parte hartzea beharrezkoa dela gogoratu du Imanol Olano teknikariak.

Eskualdeko eragileei egin diezue dei.

Ostiral honetan izango gara Berastegin proiektua aurkezten, eta egun horretarako eskualdeko udal herrigintzako ordezkari eta eragileak gonbidatu nahi ditugu. Proiektuaren bidea denen artean erabakiko dugu, haiek egindako ekarpenak kontuan hartuz.

Goiz osoko saioa izango da.

09:00etan ekingo diogu egunari, eta Eusko Irakaskuntzako Arrate Arin, Deustuko Unibertsitateko Ion Muñoa eta Mondragon Unibertsitateko Andoni Eizagirreren parte hartzearen ondoren, gizarte eragileen talde dinamikak egingo ditugu. Aurrez izena ematea eskatzen diegu bertaratuko diren eragileei: Tolomendiren webgunean eman beharko dute izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!